Aurkezpena!!
EPA!!!!!!!! Zer moduz?
Ni Leire naiz eta hauxe da nire bloga!! Azkenean (mota guztietako komeriak izan ondoren) bloga sortzea lortu dut!!
Zinea, jende ospetsua eta Hollywood “mundu zoragarri hori” izugarri gustatzen zait. Baina gauza guztiak bezala, filmak ere ez dira perfektuak eta akats ugari egiten direla erakusteko, hona hemen nire bloga!! Blog honetan gazapoei buruz hitz egingo dut. Beraz, gaia gustatzen bazaizue edo pixka bat kuxkuxeatu nahi baduzue, ez eduki zalantzarik eta sartu filmei buruzko gazapoak irakurri eta ikustera!!! Idatzi beldurrik gabe!!!!!
P.D: Oraindik ez dut bloga menperatzen eta saltseatzen ari naiz, beraz, eman denbora pixka bat trebatu ahal izateko!!
Beste bat arte!!


