PIRATAS DEL CARIBE
EPAAA!!!
Beno nire lehen artikulua izugarri gustatzen zaidan film bati buruz idatzi nahi dut: Piratas del Caribe. Lehenengo zatia ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan eta bigarren zatia atera zutenean korrika joan nintzen zinera ikustera. Orain, hirugarren zatia ateratzeko irrikitan nago. Ala ba hemen uzten zaituztet gazapo gutxi batzuekin.
Beste bat arte.
-Filmaren hasieran Elizabeth bere gelan dagoenean, ametsaren ondoren, bere aita sartzen da bi neskameekin eta jantzi gorria duenak leihoak irekitzen ditu baina kamerak berriro fokatzen duenean, honek jantzi txuri bat du jantzita.
-Hasierako eszenan, Will Elizabethen etxera joaten denean, ez du bigoterik; baina geroago (egun berean gertatzen da) errementariaren dendan azaltzen denean honek bigote handia du.
-Filmaren hasieran Jack Sparrowek Elizabeth salbatzen duenean, soldaduek katez lotzen dute pirata dela jabetzen direnean. Ala ere, Jack ihes egiten saiatzen da eta tirolina moduan botatzen da soka batetik. Baina hau ezinezkoa da, izan ere, kateak jarrita baititu, eta arretaz begiratzen badugu, libre dagoela ikusi dezakegu eta katea sokaren gainetik pasatzen duela sokatik irrist egin ahal izateko.
-Jack kartzelan dagoenean hezur batekin saiatzen ari da atea irekitzen baina momentu horretan bertan Will sartzen da eta sarrailan uzten du hezurra. Ala ere, sarraila berriro agertzen denean ez dago hezurrik bertan.
-Will eta Jackek ur azpitik egiten dute igeri barku batera iritsi ahal izateko, baina barkura igotzean beraien arropak lehorrak daude.
-Jack bere tripulazioa aukeratzen ari denean Tortuga irlan, Ana Mariarekin eztabaidatzen ari denean, neskak eskuineko eskuarekin seinalatzen du Jack baina segundo bat geroago beste eskuarekin apuntatzen ari zaio.
-Barbosa pirata Interceptor barkua harrapatu nahian dabilenean, garrasika dabil bere tripulazioari. Hauetako eszena batean bere hortzak txuri-txuriak dira, aldiz, film osoan zehar ustelduta ditu.
-Willek tatuaje bat du bere ezker eskumuturrean baina bakarrik zati batzuetan ikusten da.
-Jackek Barbosari tiro egiten dionean honek bere alkandora irekitzen du bi eskuekin baina lurrera erortzen denean, eskuan sagar bat duela ikusi dezakegu, nahiz eta aurreko eszenan ez agertu.
-Filmaren bukaeran Willek Jacki laguntzen dio ihes egiten, baina soldaduak berriro harrapatzen dutenean ezpata jartzen diote lepoaren eskuin aldean, gero ordea ezker aldean agertzen da.
Previous Articles
Welcome to Gazapoak
Thank you for taking the time to visit my blog! Take a second to peek around and check out some of my previous posts. Of course, I would love to find out what you think as well, so make sure to comment. See you around!


